Adposizioa eta adposizio sintagma

dc.contributor.authorGoenaga, Patxi
dc.contributor.editorFernández, Beatriz
dc.date.accessioned2026-03-05T08:32:39Z
dc.date.availablees
dc.date.issued2022-12-20
dc.description.abstractKapitulu honetan burutzat adposizioa ‘itsatsia’ duten sintagmak aurkeztuko ditugu. Ohiko gramatiketan postposizio sintagmak direla esaten da. Etxe horretan , zuregatik , eta holakoak [DS + adposizioa AdpS ] gisa osatuak dira: [[etxe hori ds ] -ta-n AdpS ]; [[zu-re- ds ] -gatik AdpS ]. Bi multzo bereiziko dira: leku-denborazkoak eta leku-denborazko ez direnak. a) Leku-denborazko adposizioen multzoa -n inesiboak, -tik ablatiboak, -ra / -raino / -rantz / -(ra)ko adlatiboak sartuko ditugu. Eskema honetan -ko adposizioari ere egingo diogu leku eta zer estatus duen ere eztabaidatuko dugu. Leku-denborazkoen multzoan kokatu behar dira, halaber, -ga - adposizioaren gainean eraikitakoak: ama-( ren )-ga-n , ama-( ren )-ga-n-dik , ama-( ren )-ga-n - di-ko… b) Leku-denborazko ez diren AdpSek burutzat honako beste adposizio hauek dituzte: -z instrumentala, -gatik kausazkoa, -kin soziatiboa eta -tzat (destinatiboa/ prolatiboa). Hemen ere, zenbaitetan, DSren eta adposizioaren artean genitiboaren marka agertuko zaigu: ama- ren -gatik, ama- ren -tzat, ama- re -kin ... Adposizio hauek DSri, itsatsiak ‘adposatuak’ ageri ohi dira sintagmaren azken osagaiari itsatsiak. Euskara hizkuntza eranskaria izaki, adposizioak elkarren gainean pila daitezke, gero eta AdpS konplexuagoak sortuz: [ etxe horr-e-ta- ra ] > [[ etxe horr-eta- ra ]- ino ] > [ etxe horr -eta- ra-ino-ko ] bezala, [ zure- ga-n ] > [zure- ga-n-a ] > [zure- ga-n-a-ino ] > [zure- ga-n-a-ino-ko ] > [zure- ga-n-a-ino-ko-tik ] … Genitiboa gorabehera, adposizioak bere lekuan segituko du sintagmaren buru gisa, eskuinaldean: amaren- ga-n , amare- ki-n … Etxea -n sintagman bezalaxe, hain zuzen . AdpS bakoitzean, sintagmaren osaeraz aparte, funtzio sintaktikoari eta esanahiari erreparatuko diogu. Adposizio ‘askeen’ bidez ( alde, artean , bidez, buruz, gainean, kontra, ondoan, zehar …) gauzatzen diren egitura konplexuagoetara iritsiko gara azkenean: gure etxearen ondo-an , gure aurre-ra …; zuri buru-z , mendian go-ra , itsasoan zehar … Hauek ere adposizioak direla aldarrikatuko dugu. Hemen ere leku-denborazkoak edo bestelakoak izan daitezke.
dc.description.sponsorshipes
dc.description.version1ª Edición
dc.formates
dc.format.extentes
dc.identifier.doi10.1387/9788413193618.9
dc.identifier.isbn9788413193618
dc.identifier.urihttps://pepa.une.es/handle/123456789/71715
dc.languagees
dc.publisherUniversidad del País Vasco
dc.relation.ispartofEuskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak
dc.relation.ispartofserieses
dc.relation.publisherurles
dc.rightsCreative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)
dc.rights.accessRightsopenAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by/4.0/en
dc.subjectes
dc.titleAdposizioa eta adposizio sintagma
dc.typeen
dspace.entity.typeChapter
relation.hasAuthor3e9be484-1604-4402-b950-0f1e0fb49789
relation.hasAuthor.latestForDiscovery3e9be484-1604-4402-b950-0f1e0fb49789
relation.hasEditor76a8ba36-2218-4685-b7ba-e957a84705b0
relation.hasEditor.latestForDiscovery76a8ba36-2218-4685-b7ba-e957a84705b0
relation.isChapterOfPublication9d66657c-4b2a-4d18-896f-530888838ba1
relation.isChapterOfPublication.latestForDiscovery9d66657c-4b2a-4d18-896f-530888838ba1
FECYT