Egiturazko kasuak

dc.contributor.authorGoenaga, Patxi
dc.contributor.editorFernández, Beatriz
dc.date.accessioned2026-03-05T08:32:46Z
dc.date.availablees
dc.date.issued2022
dc.description.abstractPerpausak, eskuarki, aditzaz gainera, beste zenbait sintagma behar ditu aditzaren inguruan, direla Determinatzaile Sintagmak (DS-ak), direla Adposizio sintagmak (AdpS-ak), direla perpausak (P-ak). Osagai hauek predikatuarekin eta elkarren artean dituzten erlazioak marka jakin batzuen bidez egiten dira ageriko. Euskaraz marka hauek atzizki tankerakoak dira eta dagokien sintagmari itsatsiak joan ohi dira, sintagmaren eskuinaldean. Atzizki hauetako batzuk kasuak dira eta beste batzuk adposizioak. Badira, azkenik, konplementatzaileak. 1. Kasuak (hots, kasu gramatikalak; hemen egiturazko kasuak deituko diegu): Ø (absolutiboa), -i ( datiboa ), - k ( ergatiboa ) eta -en ( genitiboa ). 2. Adposizioak : - n, -tik, -ra, -raino, -rako, -kin, -gatik, -tzat, -z … Hauek morfema itsatsiak dira, ezkerrean ageri den hitzari itsatsirik ageri baitira. Ohiko adberbioak ere ( atzo, beti, bihar, gero, han, ia, inoiz, ongi, orduan …), adposizio izan ez arren, aurrekoen kide direla aldarrikatuko dugu. Eta orobat, arrunki adposiziotzat (edo batzuetan kokapen izentzat) hartzen direnak ere: gainean, gainera, kontra, ondoren, zehar … 3. Konplementatzaileak : -(e)n/-(e)la, bait-, ba- dira perpaus jokatuetan aurkituko ditugunak. Perpaus jokatugabeek, berriz, gainerako DS-ei zor zaizkien kasu marka eta adposizio berak erakutsiko dituzte: [… -t(z)ea - Ø ] (absolutiboa), [… -t(z)ea-ri ] (datiboa), [… -t(z)ea-k ] (ergatiboa), [… -t(z)e-an ] (inesiboa), [… -t(z)e-tik ] (ablatiboa), [… -t(z)e-ra (adlatiboa), edo [… -tua -Ø] (absolutiboa), [… -tua-ri ] (datiboa), [… -tua-k ] (ergatiboa), [… -tua-z ] (instrumentala) etab. Kapitulu honetan lau kasu gramatikalak aztertuko dira banan-banan: absolutiboa, datiboa, ergatiboa eta genitiboa. Morfologiatik abiatu eta sintagma bakoitzak zer funtzio sintaktiko izan dezakeen eta nolako adiera duen azalduko dugu.
dc.description.sponsorshipes
dc.description.versiones
dc.formates
dc.format.extentes
dc.identifier.doi10.1387/9788413193618.8
dc.identifier.isbnes
dc.identifier.urihttps://pepa.une.es/handle/123456789/71722
dc.languagees
dc.publisheres
dc.relation.ispartofes
dc.relation.ispartofserieses
dc.relation.publisherurles
dc.rightsCC BY-NC-SA 4.0 Internacional (Atribución-NoComercial-CompartirIgual)en
dc.rights.accessRightsen
dc.rights.urihttps://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/en
dc.subjectes
dc.titleEgiturazko kasuak
dc.typeen
dspace.entity.typeChapter
relation.hasAuthor3e9be484-1604-4402-b950-0f1e0fb49789
relation.hasAuthor.latestForDiscovery3e9be484-1604-4402-b950-0f1e0fb49789
relation.hasEditor76a8ba36-2218-4685-b7ba-e957a84705b0
relation.hasEditor.latestForDiscovery76a8ba36-2218-4685-b7ba-e957a84705b0
FECYT