Aditza eta aditz sintagma

dc.contributor.authorGoenaga, Patxi
dc.contributor.editorFernández, Beatriz
dc.date.accessioned2026-03-05T08:32:11Z
dc.date.availablees
dc.date.issued2022-12-20
dc.description.abstractAditz sintagma aditza buru duen egitura da. Buru honen inguruan ibiliko dira, osagarri nahiz adjuntu gisa, DS-ak, AdpS-ak, perpaus jokatuak nahiz jokatugabeak. AS bera, berriz, inflexioaren osagarritzat hartuko dugu, biek batera InflS osatzen dutelarik. Aditzak, buru den aldetik, bere osagarriak hautatzen ditu. Aditz batzuek mota bateko osagarriak hautatzen dituzte eta beste batzuek, beste batekoak. Horrela, zilegi da aditz iragankorrez (osagarria hautatzen dutenez, eman, ekarri , erosi, ... modukoez, alegia) eta iragangaitzez hitz egitea (osagarririk hautatzen ez dutenez, adibidez, erori, jaio, joan ...). Lehenbizikoei, bestalde, euskal hiztegietan, ohikoa da du motako aditz deitzea, aditz iragangaitzei da aditz deitzea eta datiboa eskatzen dutenei zaio eta dio aditz deitzea. Horien funtsa azalduko da atal honetan, bestelako terminologia bat erabilita bada ere. Aditz bakoitzaren inguruan biltzen diren osagaiek, argumentuek, sare bat osatzen dutela esan ohi da eta argumentu horietako bakoitzak errol tematiko jakinak ( egile errola, gai errola, hartzaile errola, instrumentua , helburua, iturburua ...) jasotzen dituztela. Hala ere, aditzaren inguruko osagai horiek ez dira mota berekoak ez maila berekoak. Batzuk aditzarekin hertsiki lotuak daude, beste batzuen lotura lasaiago da eta badira, halaber, predikatu baten argumentu barik, gertaera-argumentu baten predikatutzat hartzen direnak, zenbait hizkuntzalariren arabera. Kontu hauen azalpen labur bat ere eskainiko da.
dc.description.sponsorshipes
dc.description.version1ª Edición
dc.formates
dc.format.extentes
dc.identifier.doi10.1387/9788413193618.10
dc.identifier.isbn9788413193618
dc.identifier.urihttps://pepa.une.es/handle/123456789/71688
dc.languagees
dc.publisherUniversidad del País Vasco
dc.relation.ispartofEuskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak
dc.relation.ispartofserieses
dc.relation.publisherurles
dc.rightsCreative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)
dc.rights.accessRightsopenAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by/4.0/en
dc.subjectes
dc.titleAditza eta aditz sintagma
dc.typeen
dspace.entity.typeChapter
relation.hasAuthor3e9be484-1604-4402-b950-0f1e0fb49789
relation.hasAuthor.latestForDiscovery3e9be484-1604-4402-b950-0f1e0fb49789
relation.hasEditor76a8ba36-2218-4685-b7ba-e957a84705b0
relation.hasEditor.latestForDiscovery76a8ba36-2218-4685-b7ba-e957a84705b0
relation.isChapterOfPublication9d66657c-4b2a-4d18-896f-530888838ba1
relation.isChapterOfPublication.latestForDiscovery9d66657c-4b2a-4d18-896f-530888838ba1
FECYT