Izen predikatua

dc.contributor.authorGoenaga, Patxi
dc.contributor.editorFernández, Beatriz
dc.date.accessioned2026-03-05T08:32:16Z
dc.date.availablees
dc.date.issued2022-12-20
dc.description.abstractPerpausa aditzaz eta honen inguruko zenbait osagaiz taxututako egitura bat da. Baina aditzen artean bi mota nagusi bereizten dira: a) Aditz predikatiboak . Eduki semantiko betea dute, berak dira predikazioaren gune nagusi. Argumentuz inguratuak agertzen dira eta denak batera, funtzio proposizional bat osatzen dute: aitak amari gona gorria ekarri dio bezalakoak. b) Lotura aditzak . Bestelako aditz batzuk dira, perpausa osatzeko nahitaezko direnak, baina, berez, oso eduki semantiko gutxi dutenak. Hauen lana, funtsean, aditz ez diren bestelako predikatu batzuei bide ematea da. Gona oso polita da diogunean, da adizkiak ez du eduki handirik. Ez du, adibidez, Gerra bada perpausean duena hainbatekoa. Perpausean, hala ere, pisu handiena duena oso polita predikatua da. Hau adjektibo sintagma bat da, baina subjektu bati buruz predikatu ahal izateko eta horrela perpausa osatzeko, aditz baten premia dago, izan -ena, hain zuzen. Izan/egon bezalako aditzei lotura aditz edo aditz kopulatibo deitzen diegu eta subjektu baten eta aditzezko ez den predikatu baten arteko lotura gauzatzea da beren lana. c) Eta badira beste perpaus batzuk non ‘bigarren mailako predikazioa’ egiten den. Holakoetan bere eduki propioa duen aditz bat izango dugu: ikusi , adibidez ( Anek Jon ikusten du ). Hemen perpaus osoa dugu, predikazioa ere osoa da. Baina predikazio oso honetan beste bigarren predikazio bat ere txerta dezakegu. Adibidez: Anek Jon ondo ikusten du. Hemen, lehenaz gain, ondo predikatua txertatu dugu. Honen interpretazioa bi modutakoa izango litzateke, hala ere: bata arrunta, non Anek Jon ikustea nolakoa den esaten zaigun, Anek Jon ikusteko ikusmen arazorik ez duela adieraziz bezala. Baina ondo hori perpauseko objektuari ere egotz dakioke. Honako honen antzeko zerbait esango bagenu bezala: Anek Jon ikusten du eta Jon ondo dago. Hemen kontua ez da Aneren ikusmena nolakoa den, baizik Jonen egoera zein den. Holako esamoldeak ditu aztergai atal honek.
dc.description.sponsorshipes
dc.description.version1ª Edición
dc.formates
dc.format.extentes
dc.identifier.doi10.1387/9788413193618.7
dc.identifier.isbn9788413193618
dc.identifier.urihttps://pepa.une.es/handle/123456789/71696
dc.languagees
dc.publisherUniversidad del País Vasco
dc.relation.ispartofEuskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak
dc.relation.ispartofserieses
dc.relation.publisherurles
dc.rightsCreative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)
dc.rights.accessRightsopenAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by/4.0/en
dc.subjectes
dc.titleIzen predikatua
dc.typeen
dspace.entity.typeChapter
relation.hasAuthor3e9be484-1604-4402-b950-0f1e0fb49789
relation.hasAuthor.latestForDiscovery3e9be484-1604-4402-b950-0f1e0fb49789
relation.hasEditor76a8ba36-2218-4685-b7ba-e957a84705b0
relation.hasEditor.latestForDiscovery76a8ba36-2218-4685-b7ba-e957a84705b0
relation.isChapterOfPublication9d66657c-4b2a-4d18-896f-530888838ba1
relation.isChapterOfPublication.latestForDiscovery9d66657c-4b2a-4d18-896f-530888838ba1
FECYT