Loading...

Martín Herrero, María José
Email Address
Birth Date
Research Projects
Organizational Units
Job Title
Autor
Last Name
Martín Herrero
First Name
María José
Name
María José Martín Herrero
1 results
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
- Immigrazioaren eragin sozioekonomikoa EAEnFullaondo Elordui-Zapaterietxe, Arkaitz; Fouassier Zamalloa, Maite; Martín Herrero, María José; Fernández Aragón, IraideTxosten honetan, zehatz-mehatz aztertu da atzerriko biztanleek nola eragiten dieten Herri Administrazioaren diru-ku txei. Horretarako, kolektibo horrek zenbateko gastuak eta diru-sarrerak dituen zenbate tsi da. Halaber, talde horrek euskal gizartean duen eragina ere aztertu da. Hona hemen ikerketa honen ondorio nagusiak:- EAEn, atzerriko nazionalitateko kolektiboaren ekarpen ekonomikoaren saldoa positiboa da, bai garai oparoetan (2008), bai krisialdian (2012).- Lehen, 443 milioiko diru-sarrerak zeuden, eta orain, berriz, 631 milioikoak, batez ere Gizarte Segurantzarako kotizazioen eta PFEZren gorakada dela eta; horrek erakusten du kolektibo horretako kide askok dihardutela Euskadiko lan-merkatuan.- Nolanahi ere, krisiaren eragina nabarmena da, eta saldoak 71 milioi eurotik (2008an) 38 milioi eurora (2012an) egin du behera: 23 milioi gutxiago.- Krisi ekonomikoak atzerriko nazionalitateko kolektiboarengan duen inpaktua argi islatzen da diru-laguntzen eta gizarte-zerbitzuen kontzeptuan jasotzen duten zenbatekoaren gorakadan. Horrek esan nahi du EAEn krisiaren eragin handiena izan duten kolektiboetako bat eta egoera ahulenean daudenetako bat dela, azterketa eta estatistika ofizial guztiek berresten dutenez.- Beste alde batetik, datuek adierazten dute gure gizartean zabaldutako hipotesia, hots, atzerriko nazionalitatea duen kolektiboak babes sozialeko sistemaren bidez jasotzen duena baino ekarpen txikiagoa egiten duela, ez dela oinarritzen eskuragarri dauden datu estatistikoetan eta, logikoki, ekarpen handiagoa egingo dutela ziklo-aldaketa gerta tzen denean.- Horri dagokionez, ez dirudi atzerritarrentzat per capita gastu handixeagoa dagoenik espainiarrentzat baino. Gastu hori 3.170 eurokoa zen atzerritar bakoitzeko eta 3.653koa biztanleria osoarentzat. 2012an, berriz, gastua 3.906 eurokoa zen atzerritar bakoitzeko eta 3.947 eurokoak biztanleria osoaretzat. Alegia, 2012an gastua handiagoa zen espainiar batentzat atzerritar batentzat baino. Horren arrazoi nagusia da gastu nabarmena egiten dela atzerritarrek pisu oso urria duten partida jakin batzuetan; besteak beste, osasunean, mendekotasunerako laguntzetan eta goi-mailako hezkuntzan.- Ondorio hauekin amaitzeko, nabarmentzekoa da, halaber, atzerritarrek euskal demografiaren gainean duten inpaktu sozial argia, azken urteotan herritar kopurua ez baita jaitsi. Era berean, argi dago atzerritarrak heldu izanak hobetu egin dituela zenbait adierazle; kasurako, jaiotza-tasa, mendekotasun-tasa eta zahartze-tasa. Alde horretatik, ezin dugu ahaztu adierazle horiek ongizate.


