Loading...

Zabalo Bilbao, Julen
Email Address
Birth Date
Research Projects
Organizational Units
Job Title
Autor
Last Name
Zabalo Bilbao
First Name
Julen
Name
Julen Zabalo Bilbao
4 results
Now showing 1 - 4 of 4
- Results Per Page
- Sort Options
- Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian: Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriakBarba Gassó, Marta; Guilló Arakistain, Miren; Zabalo Bilbao, Julen; Luxán Serrano, Marta; Arana Arrieta, Edorta; Bárcena Hinojal, IñakiBadira zenbait urte Euskal Herriko gizarte-mugimenduen analisian murgilduta gaudela, horien osaketa, horien arteko harremanak eta bestelakoak aztertuz. Horretan genbiltzala iritsi zen pandemia, gure bizitzak, ikergaiak eta ikerketak ezinbestean zeharkatuz. Testuinguru hartan erabaki genuen pandemia gizarte-mugimenduetan izaten ari den eragina aztertzeko inkesta hau egitea. Hala, herri-mugimenduen ezaugarriak aztertzeaz gain, COVID-19ak hainbat arlotan izandako eragina aztertuko genuen: taldeen parte-hartzean, antolakuntzan eta jardueretan; harreman, sare eta aliantzetan; komunikazioan eta taldeen finantziazioan. Emaitza esku artean daukazu. Jarraian, testuinguruari erreparatzeaz gain, ikerketaren ezaugarriez eta helburuaz, COVID-19 pandemiaz, inkestaren xedeaz eta berau gauzatzeko prozesuaz arituko gara.
- Gizarte-langintzaren oinarriak eta metodologiaZabalo Bilbao, Julen; Epelde Juaristi, Maddalen; Sagastizabal Emilio-Yus, Marina; Garmendia Iturria, HaritzGau baterako ohea ziurtatzea, jendeari otoika eskatuta eta biharkoa ziurtatu gabe, onargarria da, edo duintasuna beheratzen dio gizakiari? Eta, bestalde, egunekoa konpontzen bada, zer ardura dio lortzeko moduari hainbeste erreparatzeak? Edo, zergatik ez baliatu gizakiek berez duten borondate ona arazo horiek, egunez egun, konpontzeko? Beste gaietan gertatzen den bezala, "zer da gizarte-langintza?" galdera egiten dugunean, zalantzak eta eztabaidak gehiago dira ziur-ziurrean baiezta daitekeena baino. Baina zer besterik itxaron liteke giza edo gizarte-zientzia batetik? Gizakien arteko desberdintasunak eta jokamolde desberdinak onartzen baditugu, gizakiez ari den diziplina batetik zer besterik itxaron liteke, desberdintasuna baino? Lan honetan, zalantzak eta eztabaidak agerrarazteari ere tarte handia eskaintzen zaio, eta, irakurlearen ezerosotasunerako agian, zalantza eta eztabaida horiei ez zaie konponbiderik edo azken hitzik ematen. Nahikoa luke irakurleak zalantza eta eztabaidaren mamiaz jabetzearekin momentuz, benetako konponbidea edo azken hitza norberak landu eta ebatzi behar baitu, lan horretarako urteak edo bizitza osoa behar badezake ere. "Gizarte-langintza zer den" azaltzeko muga horiek aurretik ezagututa, ezagut ditzagun lan honen mugak. Izan ere, apunte itxurako testuliburua duzu hau, gehienbat gizarte-langintzako ikasleengan pentsaturik sortua, beste batzuei on egin diezaiekeen arren. Bertan agertuko diren datuak, informazioak edo galderak ohikoak dira gizarte-langintzaren barruan, eta beste testuliburu batzuetan ere ager daitezke.
- Los movimientos sociales en Euskal Herria durante la pandemia: Consecuencias de la situación, transformaciones y nuevos escenariosBarba Gassó, Marta; Guilló Arakistain, Miren; Zabalo Bilbao, Julen; Luxán Serrano, Marta; Arana Arrieta, Edorta; Bárcena Hynojal, IñakiLlevamos varios años trabajando en el análisis de los movimientos sociales en Euskal Herria, analizando su composición, las relaciones entre los mismos y otros aspectos. Y en ello estábamos cuando llegó la pandemia, atravesando inevitablemente nuestras vidas, nuestros temas de estudio e investigaciones. En ese contexto, decidimos realizar esta encuesta con el fin de averiguar la influencia que está teniendo la pandemia en los movimientos sociales. Así, además de estudiar las características de estos movimientos populares, analizamos la influencia que ha tenido la COVID-19 en diferentes ámbitos: en la participación, organización y actividades; en las relaciones, redes y alianzas; en la comunicación y en la financiación de los grupos.
- Les mouvements sociaux en Euskal Herria pendant la pandémie: Conséquences de la situation, transformations et nouveaux scenariosBarba Gassó, Marta; Guilló Arakistain, Miren; Zabalo Bilbao, Julen; Luxán Serrano, Marta; Arana Arrieta, Edorta; Bárcena Hynojal, IñakiDepuis plusieurs années, nous nous sommes plongés dans l’analyse des mouvements sociaux en Euskal Herria, en analysant leur composition, les relations qui existent entre eux ainsi que d’autres aspects. La pandémie est arrivée, traversant inévitablement nos vies, nos sujets d’étude et nos recherches. Dans ce contexte, nous avons décidé de réaliser cette enquête afin de déterminer l’influence de la pandémie dans les mouvements sociaux. Ainsi, en plus d’étudier les caractéristiques de ces mouvements populaires, nous analysons l’influence que le COVID-19 a eu dans différents domaines : la participation, l’organisation et les activités, les relations, les réseaux et les alliances, la communication et le financement des groupes.


