Loading...
Profile Picture

Garmendia Iturria, Haritz

Email Address

Birth Date

Research Projects

Organizational Units

Job Title

Autor

Last Name

Garmendia Iturria

First Name

Haritz

Name

Haritz Garmendia Iturria
Now showing 1 - 1 of 1
  • Thumbnail Image
    filter icon
    Gizarte-langintzaren oinarriak eta metodologia
    Zabalo Bilbao, Julen; Epelde Juaristi, Maddalen; Sagastizabal Emilio-Yus, Marina; Garmendia Iturria, Haritz
    Gau baterako ohea ziurtatzea, jendeari otoika eskatuta eta biharkoa ziurtatu gabe, onargarria da, edo duintasuna beheratzen dio gizakiari? Eta, bestalde, egunekoa konpontzen bada, zer ardura dio lortzeko moduari hainbeste erreparatzeak? Edo, zergatik ez baliatu gizakiek berez duten borondate ona arazo horiek, egunez egun, konpontzeko? Beste gaietan gertatzen den bezala, "zer da gizarte-langintza?" galdera egiten dugunean, zalan­tzak eta eztabaidak gehiago dira ziur-ziurrean baiezta daitekeena baino. Baina zer besterik itxaron liteke giza edo gizarte-zientzia batetik? Gizakien arteko desberdintasunak eta jokamolde desberdinak onartzen baditugu, gizakiez ari den diziplina batetik zer besterik itxaron liteke, desberdintasuna baino? Lan honetan, zalantzak eta eztabaidak agerrarazteari ere tarte handia eskaintzen zaio, eta, irakur­learen ezerosotasunerako agian, zalantza eta eztabaida horiei ez zaie konponbiderik edo azken hitzik ematen. Nahikoa luke irakurleak zalantza eta eztabaidaren mamiaz jabetzearekin momentuz, bene­tako konponbidea edo azken hitza norberak landu eta ebatzi behar baitu, lan horretarako urteak edo bizitza osoa behar badezake ere. "Gizarte-langintza zer den" azaltzeko muga horiek aurretik ezagututa, ezagut ditzagun lan honen mugak. Izan ere, apunte itxurako testuliburua duzu hau, gehienbat gizarte-langintzako ikasleengan pentsaturik sortua, beste batzuei on egin diezaiekeen arren. Bertan agertuko diren datuak, informa­zioak edo galderak ohikoak dira gizarte-langintzaren barruan, eta beste testuliburu batzuetan ere ager daitezke.
FECYT