Loading...

Casanueva Sanz, Itziar
Email Address
Birth Date
Research Projects
Organizational Units
Job Title
Autor
Last Name
Casanueva Sanz
First Name
Itziar
Name
Itziar Casanueva Sanz
2 results
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
- Zigor Zuzenbidea: Delituak eta haien zigorrak: Ikasgaia prestatzeko materialakBarrenetxea Beaskoetxea, Eider; Casanueva Sanz, Itziar; Uriarte Isacelaya, AndikonaZigor zuzenbidearen ikasketa-prozesuan hizkuntza oztopo izan ez dadin ikasmateriala euskaraz izatea ezinbestekoa da. Ideia horrekin orain dela urte batzuk ikasleei material hori sortzea proposatu genien. Horixe izan zen material honen sorrera. Gerora, ikasleen ekarpenak abiapuntu hartuta, hiru irakasle aritu gara material hori berrikusi eta osatzen. Lan horren emaitza eskuetan duzuen testua da. Unibertsitateak euskararekiko hartu dituen konpromisoen artean eta Fakultateko hobekuntza ekintzen artean, euskarazko materialak ikasleentzat eskuragarri egotea dago. Helburu horrekin Zigor zuzenbideko «Delituak eta haien zigorrak» irakasgairako baliagarri izan daitekeen materiala da honako hau. Ez da eskuliburua baizik eta ikasketa-prozesurako material osagarria.
- Genero-indarkeriari buruzko legediaren azterketa 1/2004 Lege Organikoaz geroztikBenito Sánchez, Demelsa; López Gorostidi, Jon; Casanueva Sanz, Itziar; Barrenetxea Beaskoetxea, Eider; Campoy Zuluaga, Ainhoa; Benito, DemelsaGenero-indarkeriak egungo girartean arazo nagusienetakoa izaten jarraitzen du. 2003 urtetik, Espainian, ia 1300 emakumeren heriotza eragin du genero-indarkeriak. 1/2004 Lege Organikoak, abenduaren 28koak, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoak, arazo honi aurre egiteko, erreforma garrantzitsuak egin zituen justizia sisteman. Aurten bi hamarkada bete dira legea onartu zenetik eta momentu egokia da lortutako aurrerapenei eta gainditu gabeko erronkei buruz hausnartzeko. Hori da, hain zuzen ere, lan honen helburua. Horretarako, genero-indarkeriarekin zerikusia duten tipo penal batzuen bilakarea aztertu dugu eta Zigor Zuzenbidearen prebentzio funtzioa betetzeko konponbideak ematen ahalegindu gara. Monografia hau euskal unibertsitate-sistemako Deustuko Unibertsitateko «Konstituzio ekonomikoa eta justizia soziala» (Erreferentzia: IT1768-22 [2022-2025]) ikerketa-taldearen barruan aurrera eraman diren ikerketen emaitza da.


