Loading...
Profile Picture

Rivas Ulloa, Judith

Email Address

Birth Date

Research Projects

Organizational Units

Job Title

Autor

Last Name

Rivas Ulloa

First Name

Judith

Name

Judith Rivas Ulloa
Now showing 1 - 3 of 3
  • Thumbnail Image
    filter icon
    Ekuazio diferentzialak
    Arrizabalaga Uriarte, Naiara; Rivas Ulloa, Judith
    Ekuazio diferentzialak funtzioak eta haien deribatuak erlazionatzen dituzten ekuazio matematikoak dira. Ezezagunak aldagai bateko funtzioak badira, ekuazio diferentzialak arruntak direla esaten da; aldiz, ezezagunak aldagai anitzeko funtzioak badira deribatu partzialetako ekuazioak ditugu. Liburu honetan jorratzen diren gaiak Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika graduko Ekuazio diferentzialak irakasgaiaren programa jarraituz aukeratu dira, baina testua lagungarria izan daiteke beste zenbait ikasketetan.
  • Thumbnail Image
    filter icon
    Analisi konplexua
    Duoandikoetxea Zuazo, Javier; Rivas Ulloa, Judith
    Testu honen lehen gaian, zenbaki konplexuen oinarrizko definizioak eta propietateak agertzen dira. Bigarren gaian hasten da funtzio konplexuen azterketa. Jarraitutasuna eta deribagarritasuna kontuan hartuta, lehena planoko funtzio errealen bezalakoa dela ikusten da, baina bigarrenak betebehar handiagoa eskatzen die funtzio konplexuei. Horrela, funtzio deribagarriek izaera berezia izango dute. Hirugarren gaian oinarrizko funtzioen definizioa ematen da, aldagaiaren balio konplexuetarako. Zeregin berezia izango du funtzio esponentzialak, hortik abiatuko baitira logaritmoen eta funtzio trigonometrikoen definizioak. Laugarren gaian integrazio konplexua agertzen da. Funtzio konplexuak kurben gainean integratzen dira, planoko bektore-eremuak bezala. Kurben gaineko integral horiek funtzio holomorfoen zenbait propietate berezi erakutsiko dituzte. Bosgarren gaiak berretura-serieak aztertzen ditu. Hor erakusten denez, funtzio holomorfoak eta berretura-serieak estuki lotuta daude. Seigarren gaiak hondarren kontzeptua -funtzio errealetan baliokiderik ez duen kontzeptua- aurkezten du eta hondarren zenbait erabilera. Horien artean dago, besteak beste, integral erreal inpropio batzuen kalkulua. Azken gaiak ikuspegi geometrikoagoa du eta funtzio konplexuak planoko transformazio modura azterten ditu.
  • Thumbnail Image
    filter icon
    Kalkulu diferentziala eta integrala I
    Rivas Ulloa, Judith
    Kalkulu diferentziala eta kalkulu integrala Analisi Matematikoko bi arlo nagusi dira. Ikasleak jadanik kontaktua izan du gai horiekin batxilergoan; beraz, ez da oinarrizkoak diren deribatuaren eta integralaren kontzeptuak ikusten dituen lehenengo aldia. Hala ere, desberdintasun nabariak aurkituko ditu unibertsitatera heldu baino lehen ikasitakoaren eta liburu honetan azaltzen denaren artean. Batxilergoan arreta deribatuen eta integralen kalkuluan eta haien aplikazioetan jartzen bada, graduko ikasketetan kontzeptu horien analisi sakonagoa gauzatzen da, egiten diren baieztapenak eta ateratzen diren ondorioak justikatuz.
FECYT