Goenaga, PatxiFernández, Beatriz2026-03-052022-12-202022978841319361810.1387/9788413193618.9https://pepa.une.es/handle/123456789/71715Kapitulu honetan burutzat adposizioa ‘itsatsia’ duten sintagmak aurkeztuko ditugu. Ohiko gramatiketan postposizio sintagmak direla esaten da. Etxe horretan , zuregatik , eta holakoak [DS + adposizioa AdpS ] gisa osatuak dira: [[etxe hori ds ] -ta-n AdpS ]; [[zu-re- ds ] -gatik AdpS ]. Bi multzo bereiziko dira: leku-denborazkoak eta leku-denborazko ez direnak. a) Leku-denborazko adposizioen multzoa -n inesiboak, -tik ablatiboak, -ra / -raino / -rantz / -(ra)ko adlatiboak sartuko ditugu. Eskema honetan -ko adposizioari ere egingo diogu leku eta zer estatus duen ere eztabaidatuko dugu. Leku-denborazkoen multzoan kokatu behar dira, halaber, -ga - adposizioaren gainean eraikitakoak: ama-( ren )-ga-n , ama-( ren )-ga-n-dik , ama-( ren )-ga-n - di-ko… b) Leku-denborazko ez diren AdpSek burutzat honako beste adposizio hauek dituzte: -z instrumentala, -gatik kausazkoa, -kin soziatiboa eta -tzat (destinatiboa/ prolatiboa). Hemen ere, zenbaitetan, DSren eta adposizioaren artean genitiboaren marka agertuko zaigu: ama- ren -gatik, ama- ren -tzat, ama- re -kin ... Adposizio hauek DSri, itsatsiak ‘adposatuak’ ageri ohi dira sintagmaren azken osagaiari itsatsiak. Euskara hizkuntza eranskaria izaki, adposizioak elkarren gainean pila daitezke, gero eta AdpS konplexuagoak sortuz: [ etxe horr-e-ta- ra ] > [[ etxe horr-eta- ra ]- ino ] > [ etxe horr -eta- ra-ino-ko ] bezala, [ zure- ga-n ] > [zure- ga-n-a ] > [zure- ga-n-a-ino ] > [zure- ga-n-a-ino-ko ] > [zure- ga-n-a-ino-ko-tik ] … Genitiboa gorabehera, adposizioak bere lekuan segituko du sintagmaren buru gisa, eskuinaldean: amaren- ga-n , amare- ki-n … Etxea -n sintagman bezalaxe, hain zuzen . AdpS bakoitzean, sintagmaren osaeraz aparte, funtzio sintaktikoari eta esanahiari erreparatuko diogu. Adposizio ‘askeen’ bidez ( alde, artean , bidez, buruz, gainean, kontra, ondoan, zehar …) gauzatzen diren egitura konplexuagoetara iritsiko gara azkenean: gure etxearen ondo-an , gure aurre-ra …; zuri buru-z , mendian go-ra , itsasoan zehar … Hauek ere adposizioak direla aldarrikatuko dugu. Hemen ere leku-denborazkoak edo bestelakoak izan daitezke.Creative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)Creative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/Adposizioa eta adposizio sintagmaopenAccess