Goenaga, PatxiFernández, Beatriz2026-03-052022-12-202022978841319361810.1387/9788413193618.4https://pepa.une.es/handle/123456789/71734Adjektiboak ere bere kategoria nagusia, bere sintagma, islatzen du, izenak, aditzak eta abarrek bezalaxe. Adjektiboak islatzen duen sintagma adjektibo sintagma da. Bi kokagunetan aurkituko dugu adjektibo sintagma hau: a) batetik izen sintagmaren barnean du lekua, izenaren adjuntu gisa ( horko lore gorri hori; gazte kementsu bat ...) ; eta b) predikatu osagarri modura agertzea ere oso arrunta da ( gizon hura oso jatorra da; arrain hau ez dago ona ...) Lehenbizi, adjektiboaren morfologia zertxobait azalduko dugu. Ondoren, adjektiboa, sintagmaren buru delarik, zenbait adjuntuz eta osagarriz inguratuta agertzen da. Horiek aztertuko dira atal honetan. Bestalde, adjektibo bat baino gehiago ere ager daiteke sintagmaren barnean. Maila adierazten duten sintagmak eta perpausak ere aurkituko ditugu. Horrela, adjektibo sintagmaren barneko osagaien hurrenkera eta sintagma osoaren egitura zein izan daitekeen eztabaidatuko dugu.Creative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)Creative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/Adjektiboa eta adjektibo sintagmaopenAccess