Goenaga, PatxiFernández, Beatriz2026-03-052022-12-202022978841319361810.1387/9788413193618.5https://pepa.une.es/handle/123456789/71740Determinatzaile sintagmaren osagaien artean zenbatzaileak ere ageri dira. Izan ere determinatzaile sintagmaren erreferentzia zehazteko orduan, zer ( txakur ) eta zein ( txakur hori , adibidez) zehazteaz gainera, zenbat d(ir)en zehaztea ere nahitaezko da ( bi txakur horiek ), zertaz mintzo garen ongi finkatua utzi behar bada. Zenbatzaileen lana zein den finkatu ostean, zenbat zenbatzaile klase ditugun ere zehazten saiatuko gara atal honetan eta zenbatzaileak sailkatzeko ahalegin bat egingo dugu. Batetik zenbatzaile zehaztuak eta zenbatzaile zehaztugabeak bereiziko ditugu eta hauen barnean ere behar diren sailkatzeak egingo dira. Arreta berezia eskainiko zaie zenbatzaile orokorrei . Bestalde, zenbatzaileez gainera mugatzaileak ere agertzen direnez, elkarren arteko konbinazioak aztertuko dira, zein diren zilegi eta zein ez. Neurri sintagmak ere hemen aztertuko dira. Azkenik, zenbatzaile sintagma dei daitekeen kategoria bat ere badela onartuko dugu eta sintagma horren kokagunea eta lana zein den azaltzen ahaleginduko gara.Creative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)Creative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/Zenbatzailea eta zenbatzaile sintagmaopenAccess