Goenaga, PatxiFernández, Beatriz2026-03-052022-12-202022978841319361810.1387/9788413193618.2https://pepa.une.es/handle/123456789/71728Perpausa da gramatikaren aztergai nagusia. Azken batean, perpausak ‘sortzeko’ tresna bat da gramatika. Alde honetatik, hizkuntza perpaus multzo bat litzateke, azkenik gabea. Gramatikaren eginkizuna multzo azkengabe honetako perpausen berri ematea da, multzo honetakoak ez diren perpaus okerrak edo ez-gramatikalak albora utziz. Perpausa adizki batez ( erosiko nuke, etorriko naiz, goazen ... ) eta bere inguruan, hurbilago edo urrunago, kokatzen diren zenbait osagaiz eratua dago. Adizkiaren inguruko osagaiak askotarikoak izan daitezke: egiturazko kasua duten determinatzaile sintagmak izango ditugu batetik ( ni- k , liburu hau, deno- i ...), bestetik postposizio bat buru duten postposizo sintagmak ( denda- n , zure ondo ra , hemen dik , lagunen tzat ... ), mendeko perpausak ( zerbait erostera ...), izen predikatuak ( neska alaia ...)… etab. Adizki deitzen diegu inflexioa duten aditzei. Baina azken batean inflexio marka hauek aditzak ‘bere gain’ hartzen baditu ere, inflexio hori, egiazki, perpaus osoari dagokio. Horrenbestez, perpausaren ardatza inflexioa dela esan beharko genuke. Atal honetan perpausa nola egituratua dagoen erakutsiko dugu, osagaiak eite desberdinekoak baitira eta modu antolatuan kokatuak baitaude. Aurrerago aztertuko dira egitura horren xehetasunak.Creative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)Creative Commons Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/PerpausaopenAccess